Txapelketa sistema

Txapelketa sistema, sistema piramidal batean dago oinarritua, non udaberri eta udan
mundu osoan zehar C1, C2 eta C3 mailako probak dauden. Proba bat C1 mailakoa izateko
gutxienez 5 naziotako txirrindulariak egon behar dira, C2 mailako probetan gutxienez 4
naziotako partaideak eta C3 probetan gutxienez 3 naziotako txirrindulariak beharrezkoak dira.
Taula honetan aipatzen da txapelketa mailaren arabera (C1, C2, C3) egindako postu bakoitzak zenbat puntu ematen dituen.


Postua
ELITE / JUNIOR
Bakarkako probak
CLASE 1
CLASE 2
CLASE 3
1
80
60
30
2
72
54
27
3
64
48
24
4
58
44
22
5
52
40
20
6
46
36
18
7
40
32
3
8
38
28
3
9
32
24
3
10
26
20
3
11
22
6
3
12
18
6
3
13
8
6
3
14
8
6
3
15
8
6
3
16
8
6
3
17
8
6
3
18
8
6
3
19
8
6
3
20
8
6
3
21
8
6
3
22
8
6
3
23
8
6
3
24
8
6
3
25 <
1
1
1

Proba bakoitzean egindako postuaren arabera, puntuazio ezberdin bat lortuko da eta proba
hauei esker udazken eta negu bitartean ospatuko den Munduko Koparako sailkapen modura
balioko du.

Proba olinpikoetan gutxienez 90 puntu lortzea eta UCIk (Txirrindularitza batzorde
internazionalak) ezartzen duen raking-aren 24 txirrindularien barruan egotea behar
beharrezkoa izango da.
Proba ez olinpikoetan, berriz, 30 puntu lortzea nahikoa da. Esan
beharra dago, bai proba olinpikoetan zein ez olinpikoetan 3 proba onenak soilik kontutan
hartuko direla, hau da, puntuazio altueneko 3 probak bakarrik beste proba guztiak
baliogabetuz. Hau kontutan izanik txirrindulariek beraien interesen arabera, proba batera
edo bestera joango dira lehiatzera. Puntuazioa proba ez olinpikoa denez, 30 puntu lortzea
izango da helburu.
 Munduko Kopara iritsiz gero, puntuazio sistema berriz ere 0tik hasiko da eta hemen
helburua Munduko Txapelketara sailkatzea izango da. Modalitate bakoitzak bere sistema du,
baina gure kasuan puntuazioa honelakoa da.
Sailkapen orokorreko lehenengo 17ak zuzenean lortuko dute txartela eta geratzen
diren txartelak aurreko urteko munduko txapeldunak eta kontinente bakoitzeko txapeldunei
gordeko zaie hauek rankingaren bitartez sailkatuko ez balira. Hala ere, ia beti txapeldun hauek
sailkapen orokorreko lehenengo 17 lehenengoetan egon ohi dira. Munduko Kopak UCIk
ezartzen ditu non eta noiz izango diren.
 Azken urteetan 3 izan dira; azaroan lehenengoa,
bigarrena abenduan eta hirugarrena, berriz, urtarrilean. Guztietan partaidetza on bat
ziurtatzeko, gutxienez bi txapelketara joatera behartzen zaitu, bestela ezinezkoa izango baita
Munduko Txapelketa sailkatzera. Proba bakoitzean selekzio bakoitzeko kide bakarra egon
daiteke, baita pistako talde profesionaletako kide bat ere.
Belodromoaren luzeraren arabera pistan bertan egon daitezkeen txirrindulari kopurua
zehazten da. 250mko belodromoetan pistan lehiatzen egon daitezkeen txirrindulari kopururik
handiena 24koa da. Hortaz, gerta daiteke irteera marran 24 txirrindulari baino gehiago egotea.
Hau gertatzen den kasuetan, klasifikatoriak egiten dira partaideak beharrezkoak diren
serieetan banatuz eta aldez aurre ezarritako txirrindulariak finalera sailkatuz. 24 txirrindulari
baino gehiago eta 27 baino gehiago badaude, finalera 20 edo 22 soilik sailkatuko dira, izan ere, serie batean bi txirrindulari eta bestean bakarra kanpoan geratuko bailirateke. Partaide guztien
konpetitibotasuna bermatzeko asmoz, 20 edo 22ra jaisten da finalerako partaidetza. Aldiz, 28
txirrindulari baino gehiago agertzen badira, finalean 24 izango dira.
Munduko Kopetan lasterketaren distantzia pixka bat murrizten da, izan ere, Munduko
Txapelketa 5 egunetan ospatu ohi da eta Munduko Kopa 3tan. Normalean, partaideak proba
batetan baino gehiagotan aritzen direnez, arinagoa izan dadin. Gizonezkoek 30kmko lasterketa
izaten dute eta emakumezkoak, berriz, 20km.
 Azkenik, Munduko Txapelketa urteko txapelketarik garrantzitsuena otsailaren
azkeneko asteburuan ospatzen da eta bertan aurreko probetan ez bezala, pistako talde
profesionaletako txirrindulariek ezingo dute parte hartu beraien taldeko elastikoarekin, hau
da, soilik selekzioarekin parte har daiteke eta selekzio bakoitzeko parte hartzaile bakarra
izango da. Ez dago klasifikatorien beharrik Munduko Kopetan ezarri baita zeinek parte har
dezakeen.
 Ikus daitekeen bezala, denboraldia urte osoan zehar banatzen da, nahiz eta
denboraldiaren zatirik garrantzitsuena negu aldean aurkitzen den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario