Txirrindularien ezaugarriak


Pistako txirrindularitzako puntuazio probetan errendimendua lortzeko txirrindulariek gaitasun aerobiko eta anaerobiko oso handia izan behar dute. Lasterketek irauten dituzten 20Km (Munduko kopan) edo 25 Km (Mundialean) betetzeko, 25-30 minutuko denboran, hurrenez hurren, egiten dituzte. Horrek iraupen luzeko erresistentzia motaren barnean kokatzen du proba hau. Baina horrez gain kontutan izan behar dugu 10 bueltero sprint bat izaten dela, horregatik gaitasun anaerobikoa ere oso garrantzitsua da eta puntu bateraino energi bide alaktikoak ere.
Horregatik esan genezake puntuazio frogako txirrindulariek ezaugarri hauek dituztela:
  • Gaitasun aerobiko eta anaerobiko oso altuak
  • Gaitasun alaktiko altua
  • Oso gihartsuak
  • Gantz gutxi
2000. urteko Sidney-ko joko olinpikoetan pistako txirrindularitzako puntuazio frogan parte hartzaileen datuak aztertuz hauek izan ziren emaitzak, altuerari, masari eta GMI dagokionez (Craig and Norton, 2001): 
 
  • Altuera: Emakumeetan 1,67-1,68m / Gizonezkoetan 1,77-1,79m 
  • Masa: Emakumeetan 60-62Kg / Gizonezkoetan 73-74Kg 
  • Gorputz masa indizea: Emakumeetan 21-24 / Gizonezkoetan 23-24.





No hay comentarios:

Publicar un comentario