Errendimendu adierazleak


Orri honetan aztertuko dugu pistako txirrindularitzan zein parametrok ematen diguten aukera  errendimendua datuekin zehazteko gero hauek baloratu eta hobetu ahal izateko. Hau da, errendimenduaren adierazleetaz hitz egingo dugu.
Errendimenduaren adierazle nagusiena txirrindulariak momentu oro egiten duen potentzia izango da, hori txirrindulari "jergan" esanda, txirrindulariak mugitzen dituen batioak (W) izango dira. Potentzia, era sinplean azalduta, txirrindulariak egiten duen indarra denbora unitateko izango da, hori  batio (W) unitatetan erakutsiz. 
Eta nola neurtzen dira txirrindulariak egiten duen potentzia une oro? Bizikletan jartzen den potentziometro batekin, SRM deiturikoa.SRM-ren bidez modu instantaneo eta zehatzean txirrindulariak entrenamendu eta lasterketetan eragiten duen potentzia kuantifikatzea posible da (Jones and Passsfield, 1998). Baina SRMak nola funtzionatzen duen hobeto azalduko dugu hurrengo bideo batean.



Beraz entrenamenduak prestatzeko batioak erabiltzen dira, entrenamenduaren helburuen arabera hauek aldatuz. Era berean txapelketetan irabazteko opzioak izango duen ala ez jakiteko balio digu entrenamentuetan txirrindulariak mugitzen dituen batioak eta sprintetan lortzen dituen batio pikoak.

Entrenatzerakoan kontutan izan behar dugun beste faktore bat izango da txirrindulariak eramaten duen kadentzia. Izan ere pistako txirrindularitzan errepideko txirrindularitzan baino kadentzia altuagoak eramaten (80-90 rpm errepideko txirrindularitzan eta pistako txirrindularitzan 105-110 tartean) dituzte eta kadentzia pikoak askoz altuagoak dira. Gainera kontutan izan behar da velodromoaren ezaugarriengatik kadentzia, abiadura eta potentzia erlazioa kurbetan. (Aurrerago bideoa)

Bihotz maiztasunari dagokionez, lan kondizio estandarizatuetan, ariketaren intetsitatea eta lan eremu desberdinekin zuzenki erlazionatuta dagoen informazio ematen digu. Baina soilik egoera ideal eta kontrolatuetan. Egoera horretan eragiten duten faktore asko daude, tenperatura, altuera, deshidratazioa, fatiga, gaixotasun latenteak, lo falta...
Gainera bihotz maiztasunak ez du balio lan eremu anaerobikoak eta lan neuromuskularrak kontrolatzeko (sprintak, 1´ ko lan eremuak...). Bihotz maiztasunen irizpidekin ezin dugu lan neuromuskularrentzat edo gaitasun anaerobikoentzat entrenamendu karga kuantifikatu, bihotz maiztasunaren erantzuna estimulu hauei arbitrarioa eta oso motela delako.
Arrazoi hauengatik ez dugu erabiltzen bihotz maiztasun errendiemenduaren adierazle zuzen bezala, baina bai errekuperazioaren indikatzaile bezala.

Laktatoari dagokionez lasterketan zuzenki lortu ezin dugun datu bat bada ere oso garrantzitsua da lan kargak ezartzeko orduan. Laborategiko test batean edo zelaiko test batean datuak biltzen ditugu eta bertan zehaztu ditzakegu landu beharreko zonaldeak, lasterketetan jasotako datuekin konparatu eta lasterketetan zein balio mugitu behar ditugun zehaztu emaitza bat edo beste lortu ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario