Iritsi eta denbora batera, pistako txirrindulari taldearen entrenatzailea azaldu da. Raul Mena da Eustrak - Euskadi taldeko entrenatzailea eta bere palmaresean 3 kirolari olinpiko, Munduko Kopako general bat, Munduko Kopako 2 proba, elite mailako Europako txapelketa bat, junior mailako Europako Txapelketa bat, 120 Espainiako txapelketa eta 200 podium inguru ditu besteak beste.
Hasteko, pistako txirrinduaren eta errepideko txirrinduaren arteko ezberdintasunak zein diren azaldu dizkigute. Goiko bideoan, Xabi eta nik ezberdintasun hauek azaltzen ditugu.
Pistako eta errepideko txirrinduen artean ikus dezakegun ezberdintasunik nabarienak, bi dira:
- Batetik, pistako txirrinduak, ez ditu frenoak, ez aurreko gurpilean ezta atzekoan ere.
- Beste ezberdintasun nagusiena, pistako bizikletak piñoi finkoak dituztela da. Ezaugarri hau oso garrantzitsua da, izan ere, piñoi finkoa izateak lasterketaren aurretik gero erabiliko den garapena aurreikustea behartzen baitie txirrindulariei. Errepideko txirrindulariek, berriz, piñoi eta plater aldakorrak izanda, lasterketan zehar garapena moldatu dezakete haien nahien arabera.
Hurrengo bideoan, Anak Potentziometroaren inguruko azalpen bat ematen du. Potentziometroa (SRM grafikoen datuak gordetzen dituenak) entrenamenduak aurrera eramateko ezinbestekoa bihurtu den tresna da, aurrerago ikusiko dugun bezala.
Ondoren, puntutazio frogarako entrenamendu espezifiko baten adibide bat ikusi genuen. Honetarako, entrenatzaileak motor baten laguntzaz baliatu zen. Honen arrazoia, lasterketaren abiadurara moldatzea da. Berrizko belodromoa estaligabeko belodromo bat denez, airea sartzen bada ere, motorraren atzean joatean txirrindulariak airearen aurka gainditu behar duen erresistentzia askoz ere txikiagoa da bakarrik joaterekin alderatuz. Horregatik horrelako serieetan vatioen bataz bestekoa baxuagoa bada ere, abiadura eta kadentzia lasterketako datuen balioetara ohitzeko balio digu.
Entrenamenduaren SRM grafikoa
Grafiko honetan ikus daitekeen bezala SRMaren datuak jaso ditugu eta entrenamendu saio baten nondik norakoak azalduko dizkizuegu.
Grafiko honetan
motoarekin egindako serie bat azaltzen da eta erabilitako garapena 50x16 da.
Motoaren laguntzaz lasterketako abiadura eta kadentziak simulatzen ditugu eta
potentziaren batazbestekoa motoaren atzean goazenez eta airearen erresistentzia
askoz txikiagoa denez lasterketakoa baino baxuagoa aterako da. Hala ere, serie
hau oso motza denez eta gero sprina dagoenez bataz bestekoa asko igotzen da eta
txapelketako datu errealetik oso gertu dabil.
Grafikoan ikus
daitekeen bezala, potentzia, kadentzia eta abiadurak ondo markatzen dute, baina
pultsazioak ez ziren ondo erregistratu. Horretaz gain artxiboaren barnean
markatutako hiru zonalde aurkitzen ditugu. Lehenengoa motoaren atzean egindako
tartea egongo da markatuta, bigarrenean itzuli erdiko sprina eta bigarrena
motora itzulera.
Grafikoaren goialdean
ezkerraldean ikus daiteke serieak 2:52 minutu irauten duela eta honako bataz
beste hauek lortu ditugula. 252,3w, 46,13km/h eta 117,8ko kadentzia.
Grafiko honetan motoaren atzean ateratako datuak aztertu daitezke. Iraupena
2:07koa izan da eta honako bataz beste hauek lortu dira: 235,8w, 46,26km/h eta
118ko kadentzia.
Sprina itzuli erdikoa da eta 11 segundo irauten du bataz bestekoak honako
hauek izanik. 576w, 51,25km/h eta 131,2ko kadentzia.
Sprinaren datuak
banan – banan aztertu ondoren honako hauek izan dira lortutako maximoak: 816w,
137ko kadentzia eta 53km/h abiadura.
Motora itzulera aztertzean honako datu hauek atera genitzake: 9 segundo irauten du eta batz bestekoak hauek izanik, 303w, 44,36km/h eta 112.7ko kadentzia. Ikus daitekeenez motora itzultzean potentzia piko handi bat sortzen da eta nahiz eta oso denbora gutxi iraun garrantzitsua da ahalik eta azkarren sartzea erritmo aldaketa horretan sortzen den potentzia ahal den txikiena izateko.
Datuak aztertu ondoren
ikus daiteke hauek direla sortutako balio maximoak: 557w, 45,8km/h eta 117ko
kadentzia.
Serie honek 3 minutu
irauten baditu ere denboraldiaren unearen eta interesen arabera serieak luzatu
daitezke 5minutik 30minuturaino sprinak behin eta berriz errepikatuz. Sprinak
denbora konkretu bat igarotzen den bakoitzean egin ohi dira, hau da, 3 minuturo
adibidez. Serie hauen bitartez txapelketaren espezifikotasunera ahalik eta
gehien hurbiltzea da. Serie mota hautan txirrindulariak badaki noiz izango
dituen erritmo aldaketak, baina denboraldiko helburu garrantzitsuenak gertu daudenean
eta prestakuntza fisikoa oso ona denean txirrindulariak erritmo aldaketa horiek
noiz izango dituen jakin gabe ere egin daitezke serieak, hots, motoa tropeleko
aurkari bat izango balitz bezala eta atakatuko balu bezala simulatuz.
Bestalde motoaren laguntzarik
gabe ere landu daitezke serie hauek abiadura eta kadentzia baxago bat ateraz,
baina potentzia altuagoak sortuz.
Erritmo aldaketez
gain, erritmo konstanteak mantentzen ere lan asko egin ohi da ihesean goazen
momentuan erregulartasuna mantentzen jakiteko edota unbralaren inguruko lanak
burutzen ditugunean.
Belodromoaren forma
Entrenamendua ikusi ondoren, Raulek belodromoaren formak txirrindulariek aplikatzen duten potentzian daukan eragina azaldu zigun, ondorengo bideoan agertzen den bezala.
Belodromoaren bi kurbetan, inertzia eta belodromoaren formak daukaten interakzioaren eraginez, txirrindulari abiadura transmititzen dio. Honen ondorioz, abiadura berdina mantentzeko, kurbetan egin behar den potentzia txikiagoa da, rektetan egin behar den potentziarekin alderatuta, non abiadura transferentzia hau ematen ez den. Fenomeno hau, argi ikusi egiten da SRM grafikoetan, potentziometroek bildutako datuak biltzen dituztenak. Jarraian, belodromoaren eta potentziaren arteko erlazioa SRM grafikoetan nola ikus daitekeen azaldu egiten digu Raulek.
Entrenamenduaren SRM grafikoak
Grafiko honetan oso garbi ikusten da kurbaren
eragina potentzian, kadentzian eta abiaduran. Grafiko hau bakarkako jazarpen
batena da eta bertan 3kmko distantzia ahalik eta denborarik azkarrenean egitea
da helburua. Hasieran bizikleta makina bati dago lotua eta kronometroa martxan
jartzen denean makinak bizikleta askatzen du.
Hau da grafikoaren hasieran potentzia altuago bat ikustearen arrazoia,
izan ere, bizikleta martxan jartzean indar handia aplikatzen dugu pedaletan.
Baina guk azaldu nahi duguna etengabe ikusten diren pikoak dira. Piko bakoitzeko
punturik altuena rektan gauden momentua adierazten digu eta potentziaren
punturik baxuena kurbaren erdialdean emango da.
Datuak
banan – banan aztertu ditugun heinean garbi ikusten dugu aurretik azaldutakoa.
Ikus dezakegu nola vatioen balioak agertzen diren marran urdinez dagoen balioa
rektan piko maximoa izango litzateke. Kasu honetan 474w eta marra hortan
aurrera egingo bagenu ikus dezakegu nola kurban sartzean 350w sortzen dituen,
hots, 124w gutxiago edota % 26,1 gutxiago. Kadentzia eta abiadurarekin aldiz
juxtu kontrakoa gertatzen da, hau da, abiadura handian sartzen garenez kurbaren
indarrak “kurbatik aterako gaitu” eta horren ondorioz abiadura handituko dugu,
baita kadentzia ere.