Kirolaren Deskribapena

           Puntuazio proba pistako txirrindularitzako erresistentziako modalitate barruan kokatzen den proba da. Proba honetan gizonezkoak, zein emakumezkoak ibili ohi dira, baina guk aztertuko duguna emakumeena izango da.
Puntuazio probaren helburua lasterketan zehar banatzen diren sprinetan edota pelotoiari itzuli bat irabaziz ahalik eta puntuazio altuen lortzea da. Gizonezkoak 40km distantzia bete beharko dute eta emakumeak, berriz, 25km. 2,5km bakoitzeko, hots, 10 itzuliro, sprin bat egingo da. Sprin hori irabazten duenak 5 puntu lortuko ditu, bigarren sailkatzen denak 3 puntu, hirugarrenak 2 puntu eta laugarrenak puntu bat. Horretaz gain, tropeletik ihes egiten duenak eta tropelari bira oso bat hartzea lortzen duenak 20 puntu irabaziko ditu. Proba amaieran puntuazio handiena duenak irabaziko du. 

Kirolaren dimentsioak

Atal honetan pistako puntuazio frogan errendimendua zehazten duten dimentsio desberdinez hitz egingo dugu.
Gure ustez horrela sailkatuko genituzke garrantzi gehien eta gutxien dituzten aldagaiak:


Argi dago dimentsio energetikoa dela garrantzitsuena, txirrindularien gaitasun aerobiko eta anerobikoek mugatuko dutelako errendimendua.

Alde taktikoari dagokionez, garrantzitsua izango da lasterketa aurretiko estrategia (bueltaren bila joan zenbat sprintetan sartu...), bizikletan jartzen den garapenaren zehaztapena (ez ahaztu pistako txirrindularitzan garapena finkoa dela) eta lasterketan bertan hartzen den estrategia (aurretiko estrategia kontutan izanda lasterketa nola ateratzen den arabera estrategia berria hartu).

Gainera kontutan izan behar da txirrindulariek gaitasun teknikoa altuak izan behar dituzte, lasterketak abiadura handian joaten dira, belodromoek kurbetan duten peraltea eta gainera gogoratu bizikletak galga gabekoak direla, hortaz, tropelean guztiak batera mugitzen direnean bizikletaren maneiua ezinbestekoa izango da.
Ez dugu ahaztu behar alde psikologikoak ere garrantzi ikaragarria duela, izan ere, erabakitako estrategia eraginkorra ez bada,lasterketak zuk aurreikusitako emaitzak ez baditu edota aurreikusitako emaitzak badaramatza ere askotan burua oso hotz izatea ezinbestekoa da lasterketa ondo irakurtzen jakiteko eta mugimenduei ez aurre egiteko eta behar diren momentuan burutzeko. 

Instalazioak 

Pistako txirrindularitzan, belodromo baten barruan egiten da eta neurri ezberdinetakobelodromoak aurki ditzakegu (200m, 250m, 285m, 333,33m …). Lurzorua asfalto edota egurrezkoa izan daiteke eta belodromoa estalia edota estali gabekoa izan daiteke. Hala ere, gaur egun ospatzen diren txapelketa ofizial garrantzitsuenak egurrezko lurzoru batean eta estalia dagoen belodromoetan egin ohi dira.


Berriz-eko  "Marino Lejarreta" belodromoa












Cali-ko "Alcides Nieto Patiño" belodromoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario