lunes, 28 de abril de 2014

Berrizeko Belodromora irteera

Gaur, gure taldekide Anaren gonbidapenaz, Berriz herrira hurbildu gara, Ana, Xabi eta ni. Kurbaz beteriko errepideetatik gora eta behera ibili ondoren, iritsi gara helmugara. Herritik pixka bat aldenduta, mendiaren erdian, aisialdi gune bat dago, kirola egiteko hainbat instalakuntzekin, hauen artean, belodromoa dagoelarik. Bertan entrenatzen dute Ana eta bere taldekideak. Irteera honen helburu nagusia, pistako txirrindularitzaren egunerokotasuna ezagutzea, nola entrenatzen duten, eta kirolaren ezaugarriak ikustea da, kirol honetan adituak diren pertsonen eskutik.

Iritsi eta denbora batera, pistako txirrindulari taldearen entrenatzailea azaldu da. Raul Mena da Eustrak - Euskadi taldeko entrenatzailea eta bere palmaresean 3 kirolari olinpiko, Munduko Kopako general bat, Munduko Kopako 2 proba, elite mailako Europako txapelketa bat, junior mailako Europako Txapelketa bat, 120 Espainiako txapelketa eta 200 podium inguru ditu besteak beste.


Hasteko, pistako txirrinduaren eta errepideko txirrinduaren arteko ezberdintasunak zein diren azaldu dizkigute. Goiko bideoan, Xabi eta nik ezberdintasun hauek azaltzen ditugu.
Pistako eta errepideko txirrinduen artean ikus dezakegun ezberdintasunik nabarienak, bi dira:
  1. Batetik, pistako txirrinduak, ez ditu frenoak, ez aurreko gurpilean ezta atzekoan ere. 
  2. Beste ezberdintasun nagusiena, pistako bizikletak piñoi finkoak dituztela da. Ezaugarri hau oso garrantzitsua da, izan ere, piñoi finkoa izateak lasterketaren aurretik gero erabiliko den garapena aurreikustea behartzen baitie txirrindulariei. Errepideko txirrindulariek, berriz, piñoi eta plater aldakorrak izanda, lasterketan zehar garapena moldatu dezakete haien nahien arabera.
 

Honez gain, bideoan aipatzen dugun bezala, pistako txirrinduletan debekatua dago "palomilla" motako abatzak ipintzea. Honen arrazoia, txirrindularien segurtasuna da, Raulek esan zigunaren arabera, palomilla motako abatzak arriskutsuagoak dira bizikletak oso hurbil joaten direnean haien artean konkatkturik egonez gero gurpilak berehala ez soltatzeko. Horregatik, palomilla motako abatzen ordez, pistako txirrinduek tuerkak dituzte gurpilak eusteko.

Hurrengo bideoan, Anak Potentziometroaren inguruko azalpen bat ematen du. Potentziometroa (SRM grafikoen datuak gordetzen dituenak) entrenamenduak aurrera eramateko ezinbestekoa bihurtu den tresna da, aurrerago ikusiko dugun bezala.



Ondoren, puntutazio frogarako entrenamendu espezifiko baten adibide bat ikusi genuen. Honetarako, entrenatzaileak motor baten laguntzaz baliatu zen. Honen arrazoia, lasterketaren abiadurara moldatzea da. Berrizko belodromoa estaligabeko belodromo bat denez, airea sartzen bada ere, motorraren atzean joatean txirrindulariak airearen aurka gainditu behar duen erresistentzia askoz ere txikiagoa da bakarrik joaterekin alderatuz. Horregatik horrelako serieetan vatioen bataz bestekoa baxuagoa bada ere, abiadura eta kadentzia lasterketako datuen balioetara ohitzeko balio digu. 







Entrenamenduaren SRM grafikoa



Grafiko honetan ikus daitekeen bezala SRMaren datuak jaso ditugu eta entrenamendu saio baten nondik norakoak azalduko dizkizuegu. 
 
Grafiko honetan motoarekin egindako serie bat azaltzen da eta erabilitako garapena 50x16 da. Motoaren laguntzaz lasterketako abiadura eta kadentziak simulatzen ditugu eta potentziaren batazbestekoa motoaren atzean goazenez eta airearen erresistentzia askoz txikiagoa denez lasterketakoa baino baxuagoa aterako da. Hala ere, serie hau oso motza denez eta gero sprina dagoenez bataz bestekoa asko igotzen da eta txapelketako datu errealetik oso gertu dabil.

Grafikoan ikus daitekeen bezala, potentzia, kadentzia eta abiadurak ondo markatzen dute, baina pultsazioak ez ziren ondo erregistratu. Horretaz gain artxiboaren barnean markatutako hiru zonalde aurkitzen ditugu. Lehenengoa motoaren atzean egindako tartea egongo da markatuta, bigarrenean itzuli erdiko sprina eta bigarrena motora itzulera. 
 
Grafikoaren goialdean ezkerraldean ikus daiteke serieak 2:52 minutu irauten duela eta honako bataz beste hauek lortu ditugula. 252,3w, 46,13km/h eta 117,8ko kadentzia.


 

Grafiko honetan motoaren atzean ateratako datuak aztertu daitezke. Iraupena 2:07koa izan da eta honako bataz beste hauek lortu dira: 235,8w, 46,26km/h eta 118ko kadentzia.




Sprina itzuli erdikoa da eta 11 segundo irauten du bataz bestekoak honako hauek izanik. 576w, 51,25km/h eta 131,2ko kadentzia.




Sprinaren datuak banan – banan aztertu ondoren honako hauek izan dira lortutako maximoak: 816w, 137ko kadentzia eta 53km/h abiadura. 



Motora itzulera aztertzean honako datu hauek atera genitzake: 9 segundo irauten du eta batz bestekoak hauek izanik, 303w, 44,36km/h eta 112.7ko kadentzia. Ikus daitekeenez motora itzultzean potentzia piko handi bat sortzen da eta nahiz eta oso denbora gutxi iraun garrantzitsua da ahalik eta azkarren sartzea erritmo aldaketa horretan sortzen den potentzia ahal den txikiena izateko.






Datuak aztertu ondoren ikus daiteke hauek direla sortutako balio maximoak: 557w, 45,8km/h eta 117ko kadentzia. 

Serie honek 3 minutu irauten baditu ere denboraldiaren unearen eta interesen arabera serieak luzatu daitezke 5minutik 30minuturaino sprinak behin eta berriz errepikatuz. Sprinak denbora konkretu bat igarotzen den bakoitzean egin ohi dira, hau da, 3 minuturo adibidez. Serie hauen bitartez txapelketaren espezifikotasunera ahalik eta gehien hurbiltzea da. Serie mota hautan txirrindulariak badaki noiz izango dituen erritmo aldaketak, baina denboraldiko helburu garrantzitsuenak gertu daudenean eta prestakuntza fisikoa oso ona denean txirrindulariak erritmo aldaketa horiek noiz izango dituen jakin gabe ere egin daitezke serieak, hots, motoa tropeleko aurkari bat izango balitz bezala eta atakatuko balu bezala simulatuz. 

Bestalde motoaren laguntzarik gabe ere landu daitezke serie hauek abiadura eta kadentzia baxago bat ateraz, baina potentzia altuagoak sortuz. 

Erritmo aldaketez gain, erritmo konstanteak mantentzen ere lan asko egin ohi da ihesean goazen momentuan erregulartasuna mantentzen jakiteko edota unbralaren inguruko lanak burutzen ditugunean.


 Belodromoaren forma


Entrenamendua ikusi ondoren, Raulek belodromoaren formak txirrindulariek aplikatzen duten potentzian daukan eragina azaldu zigun, ondorengo bideoan agertzen den bezala.


 


Belodromoaren bi kurbetan, inertzia eta belodromoaren formak daukaten interakzioaren eraginez, txirrindulari abiadura transmititzen dio. Honen ondorioz, abiadura berdina mantentzeko, kurbetan egin behar den potentzia txikiagoa da, rektetan egin behar den potentziarekin alderatuta, non abiadura transferentzia hau ematen ez den. Fenomeno hau, argi ikusi egiten da SRM grafikoetan, potentziometroek bildutako datuak biltzen dituztenak. Jarraian, belodromoaren eta potentziaren arteko erlazioa SRM grafikoetan nola ikus daitekeen azaldu egiten digu Raulek.



Entrenamenduaren SRM grafikoak


          

Grafiko honetan oso garbi ikusten da kurbaren eragina potentzian, kadentzian eta abiaduran. Grafiko hau bakarkako jazarpen batena da eta bertan 3kmko distantzia ahalik eta denborarik azkarrenean egitea da helburua. Hasieran bizikleta makina bati dago lotua eta kronometroa martxan jartzen denean makinak bizikleta askatzen du.  Hau da grafikoaren hasieran potentzia altuago bat ikustearen arrazoia, izan ere, bizikleta martxan jartzean indar handia aplikatzen dugu pedaletan. Baina guk azaldu nahi duguna etengabe ikusten diren pikoak dira. Piko bakoitzeko punturik altuena rektan gauden momentua adierazten digu eta potentziaren punturik baxuena kurbaren erdialdean emango da. 




          Datuak banan – banan aztertu ditugun heinean garbi ikusten dugu aurretik azaldutakoa. Ikus dezakegu nola vatioen balioak agertzen diren marran urdinez dagoen balioa rektan piko maximoa izango litzateke. Kasu honetan 474w eta marra hortan aurrera egingo bagenu ikus dezakegu nola kurban sartzean 350w sortzen dituen, hots, 124w gutxiago edota % 26,1 gutxiago. Kadentzia eta abiadurarekin aldiz juxtu kontrakoa gertatzen da, hau da, abiadura handian sartzen garenez kurbaren indarrak “kurbatik aterako gaitu” eta horren ondorioz abiadura handituko dugu, baita kadentzia ere.

7 comentarios:

  1. 2.1 Blog-ean garatuta dagoen lanak pistako txirrindularitzako errendimenduan erabakigarria diren faktore esanguratsuei erantzuten dio era argi eta antolatu batean.
    2.2 Informazio iturri desberdinak erabiltzen ditu, bisitak, Raul Menari grabatutako elkarrizketak eta zenbait artikulu. Eta pixka bat aurkitzea kostatu zaidan web orri interesgarriak dauzka Espainiako txirrindularitza federaziokoa eta UCI-koa.
    2.3 Bideo erakargarriak darabiltza hasieran azalpenak ematerako orduan (bizikleten desberdintasuna, potentzionometroaren inguruko azalpena) eta bideoen orrian zenbait bideo ikusgarriren estekak ditu.
    2.4 Talde lana izan dela argi ikusten da, elkarrekin lanean (unibertsitateko ordenagailuetan) ikusteaz aparte, bideoetan hirurak agertzen dira eta lana formatu berean antolaturik dagoenez talde lanaren eraginez sortua dagoela blog-a esango nuke.
    2.5 Irudi, taula, grafiko eta bideoek erakargarri egiten dute blog-a. Zerbait esatekotan letra nahikoa agertzen dela baina ulertzen dudanez guztiz beharrezkoa azalpen guztiak egiteko.
    3. Nire balorazio kuantitatiboa: 9
    4. Beñat Lavin Monteserin

    ResponderEliminar
  2. 2. Balorazio kualitatiboa:
    • Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    o Bai, guztiz. Gainera, goi mailan aritzen den kirolari bati egina izan da eta, hortaz, elitean egiten den errendimenduaren analisia burutu dute.
    • Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet...). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?
    o Bai, guztiz. Bibliografia zientifikoa agertzean gain, kirolariak entrenatzen duen instalazioetara joan dira eta aditu batekin izan dituzte elkarrizketak, lanaren kalitatea handituz.
    • Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? Kalitatez lortutako informazioa..
    o Bai. Kirolariaren entrenamenduari buruzko bideoak filmatu dituzte eta, horrez gain, beraien burua ere grabatu egin dute azalpen argiak eginez eta informazioari kalitate puntu bat emanez.
    • Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    o Bai. Hiruren artean grabatu dituzte azalpenak eta, gainera, hirurak egon dira klubean bertan , batek entrenamendua burutzen zuen bitartean besteak grabazioak egiten zeudelarik. Horrez gain, klasean egindako aurkezpenetan ere ikusi da talde lana, partaide guztiek menperatzen zituztelako lanaren atal guztiak.
    • Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
    o Bai, guztiz. Ez dute blog-ak aurkezten dizkizun plantilen artean bat aukeratu eta listo, beraien gustora moldatu izan baitute letra mota, tamaina, koloreak, fondoa etab. Horrez gain, hasierako orrialdean lehenengo pertsonan kontatutako esperientziak interes eta gertutasun puntu bat ematen dio informazioari.
    3. Balorazio kuantitatiboa: 9.5
    4. Izena eta abizenak: Asier Santiago Bonilla

    ResponderEliminar
  3. 2-Balorazio kualitatiboa:

    2.1- Bai, proposatutako errendimendu analisiari erantzuten dio. Errendimenduan beraien ustez esanguratsuak diren adierazleak kontuan hartuz, errendimenduan ari den txirrindulari baten inguruko analisia egiten dute .

    2.2- Bai, informazio-iturri ezberdinak erabiltzen dituzte eta interesgarriak gainera. Alde batetik, entrenamenduak, materiala eta instalazioak bisitatu dituzte, beste aldetik, entrenatzailearekin elkarrizketa bat izan dute, eta hainbat artikulu.

    2.3- Bai, beraien bideoak grabatu dituzte, beraien azalpenak ematen, bizikleta eta bere ezaugarriak azalduz. Gainera, entrenamenduak ere grabatu dituzte.

    2.4- Bai talde lana izan dela argi dago. Taldekide bat, kirolaria bera da, beraz bere parte hartzea argi dago handia izan dela eta besteak, entrenamenduetara Joan dira eta bideoak grabatu dituzte. Gainera aurkezpenak denon artean egindakoak izan dira, eta blog-aren antolamendua ikusita, badirudi denon arteko lana dela.
    2.5- Bai, blog-a, erakargarria iruditzen zait, bideoak eta grafikoak erabili dituztelako, gainera egitura, ordenatua eta argia dela iruditzen zait. Idatzizko azalpenei dagokienez, ondo ulertzen dira, baina agian testu gehiegi dagoela iruditu zait.
    3- Balorazio kuantitatiboa: 9
    4- Ander Garate Uriarte

    ResponderEliminar
  4. 2. Balorazio kualitatiboa
    2.1 Garatutako lana, pistako txirrindularitzako errendimenduan eragin zuzena duten faktoreei argi erantzun die.

    2.2 Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, blibliografia zientifikoa, web orrialdeak eta baita kirolariak entrenatzen duten instalazioetara joan dira, bertako adituekin elkarrizketak ere izanez.
    2.3. Kirolariaren entrenamendua bideo bidez filmatu egin dute, bertatik hainbateko informazio aberats eta garrantzitsua lortu izan dutena.
    informazioa...
    2.4 Talde lana izan dela argi ikusi egin da, haien arteko kohesioa handia izan da informazioa azaltzeko eta antolatzerako orduan eta instalakuntzetan egindako filman hirurak agertzen dira lana aurrera eramanez. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    2.5 Bai, tresna ezberdinak erabili dituzte erakargarria izateko, grafikoak, taulak, irudiak...
    3. Balorazio kuantitatiboa: Nota 9
    4. Reiniel Arregui Atxurra

    ResponderEliminar
  5. Balorazio kualitatiboa:

    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Garatu duten lana erantzun egiten du eraginkortasunez pistako txirrindularitzak bahr duen errendimenduko analisiari. Lan honen lehenengo kalitatezko datua bada elitezko kirolari batekin egindako lana izatea; hortaz, erabilitako datuak zein eskura izango duten baliabideak goi mailakoak izango dira. Gainera, blogan zehar ikus daiteke datuak goi mailakoak izateaz aparte hauei egindako tratamendua sakona izan dela.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?

    Erabilitako informazio iturrien inguruan lehenik eta behin komentatzea baliabide anitzak erabili dituztela lanaren dokumentaziorako. Alde batetik, errebisio bibliografikoa egokia izan da, lana dokumentatzeko ezinbestekoa dena. Horrez gain, elitezko kirolari baten datuetan zentratu egin dira analisiak egiterako orduan, bai potentziometroak emandako datuak analizatuz zein entrenamenduetan egindako analisian oinarrituz. Bukatzeko, posible izan dute klubera hurbiltzea eta kirolariaren entrenatzailearekin elkarrizketak izatea kirolaren testuinguraketa osatzeko eta zalantzak argitzeko.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa…

    Bai. Kiolariaren entrenamenduen filmaketa egin da alde batetik. Horrez gain, beraien burua filmatu egin dute pistako txirrindularitzaren ( puntuazio proban) nondik norakoak azalduz zein erabiltzen diren elementuak azalduz, potentziometroa esate baterako, oso aproposa dena mundu honetan berriak garenentzako.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Horren ebidentzia argia dago filmatutako bideoen azalpenak egiten dutenean, bakoitza bideo ezberdin batean parte hartzen ikusi ditzakegulako pistako txirrindularitzaren elementuei buruz hitz egiten.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?

    Bloga oso erakargarria izatea lortu dute erabilitako ikus - entzunezko elementuekin zein datuek duten kalitatearekin.


    Balorazio kuantitatiboa:

    Nota: 9,5. Lan asko egin dutela somatzen delako eta hori zoriontzea merezi dutelako.

    Izen-abizenak: Julen Ugarte Ramírez

    ResponderEliminar
  6. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Bai, errendimendu adierazleak hautatu dituzte eta grafikoan era erraz batean agertzen dira. Adierazle egokiak hartu dituzte, kirolaren errendimendua baldintzatzen dutenak.
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak,
    Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…).
    Artikulu interesgarriak topatu dituzte gai honi buruz eta gainera entrenadorearekin eta entrenamenduan bertan egon dira analisia ondo egiteko.
    Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?. Ez dut uste beharrezkoa denik erreferentzia gehiago ipintzea.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako
    informazioa...
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira. Talde lana egin dela argi ikusi egiten da, denok parte hartu dute analisia egiten eta denok prestatu dute ondo aurkezpena.
    Argi ikusten da grafikoetan analisia egiteko programa espezifikoak erabili dituztela.
    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da? bai, era ordenatu batean egin dute eta horretaz aparte bideoak ere jarri dituzte. Oso ideia ona iruditu zait beraiek grabatutako bideoak ipintzea.
    Nota: 9
    Izen abizenak: Xabier Diaz Gonzalez

    ResponderEliminar
  7. pasatu zait galdera honi erantzutea
    3. kirolariaren inforkmazioa jasotzeko IKT darabiltza? bai, kirolariaremn datuak era erraz batean lortu dituzte, ana kirolaria delako eta bere analisia egin ditulako. horregatik eskura izan dituzte entrenamenduak eta analisia egiteko programak

    ResponderEliminar