Emaitzen Aplikazioa

2013ko Europako Txapleketaren adibidea

Grafiko osoa




         Grafiko honetan potentziometroaren (SRM) datuak azaltzen zaizkigu.  Berdez dagoen marrak potentzia adierazi nahi digu, urdinak, kadentzia eta gorriak, berriz, pultsazioak. Grafiko hauek era orokorrean grabatu duena adierazten digu eta bertan garbi ikus dezakegu lasterketaren une batzuetan potentzia gehiago egitea behartua egon dela txirrindularia eta beste une batzuetan lasaiago aritzeko aukera izan duela. 

           Aurretik aipatu bezala, txirrindularitzan vatioak dira errendimendu adierazlerik nagusiena eta hauen arabera zehazten da lan guztia nahiz eta beste datuak, hala nola, kadentzia, pultsazioak edota abiadura (nahiz eta kasu honetan ez izan) ere oso erabilgarriak diren lasterketaren nondik norakoak aztertzeko. 

       Grafiko hau 2013ko urrian ospatu zen elite mailako Europako Txapelketakoa da. 24 txirrindulari baino gehiago zirenez txirrindulariek kanporaketa moduko 60 itzuliko puntuazio bat egin zuten sailkapen orokorreko lehenengo hamabiak 3 ordu beranduago ospatuko zen finalera sailkatuz. Txirrindulariak lasterketan erabili zuen garapena 52x15 izan zen. Bertan ikus daiteke nola grafikoren barnean hainbat zutabe markaturik daudela, hau da, lehenengo ihesaldikoa, 6 sprinak eta bigarren ihesaldia. Aipatu beharra dago hau ezin dela momentuan bertan markatu eta ordenagailura datuak pasatzean markatzen direla. 

            Grafikoaren goialdean ezkerrean, lasterketa osoaren errendimendu adierazle guztien bataz bestekoak agertzen dira eta ikus dezakegu potentziaren bataz bestekoa 376,4w, 169 b/m eta 99ko kadentzia (grafiko honetan adierazten diren datuak ez dira errealak). Markatutako zonaldeetan ere bataz bestekoak agertzen dira, baina kasu honetan grafiko orokorraren bista irekia dagoenez markatutako zonalde handien bataz bestekoak ikus ditzakegu soilik; hots, lehenengo ihesaldiaren datuak, bigarren sprinarenak eta bigarren ihesaldiarenak. Aurrerago ikusiko dugun bezala hauek banan -  banan aztertzeko aukera izango dugu.
 
  Bestalde grafiko honetan oso argi ikusten da zein izan zen lasterketa honetan txirrindulari honen mugimenduen joera, hau da, hasi eta berehala ihesaldia batean bera bakarrik sartzen da potentzia oso altua sortzen duelako eta potentzia eskakizun altu horrek kadentzia altu bat mantentzea eskatzen dio, hortaz, pultsazioak segituan igotzen zaizkio. Ondoren, tropelean sartzen da eta pixka bat errekuperatzeko aprobetxatzen du. Gero sprinetan pelotoiaren abiadura nola handitzen den oso garbi ikusten da bete potentzia, kadentzia eta pultsazioak goraka baitoaz. Azkenik, lasterketaren bukaera aldean berriz ere ihes egiten duela garbi ikusten da eta berriz ere tropelean sartzeko aukera duela ikusten da. 

Grafika segundoz segundo


  Grafiko hau aurrekoaren berbera da, baina aldez aurretik bizikletan daramagun pantailan datuak zenbateko denboraz gorde nahi ditugun aukeratuko dugu. 0.5 segundo, segundo 1, bi segundo, 3 segundo, 4 segundo edota 5 segundoko tarteen bataz bestekoak gordetzeko aukera ematen digu.


   Pistan normalean 0.5 edo segundo bateko tarteak erabili ohi dira lasterketak ez direlako oso luzeak eta zenbat eta denbora tartea motzagoa izan, orduan eta zehatzagoa izango baita neurtutako lana. Gure kasuan 0.5 segundoro dago gordeta. Grafikoaren azpian grafikoaren datuak banan – banan azaltzen dira azterketak zehaztasun handiagoz egiteko. Agertzen den lehenengo datua potentzia da, bigarrena pultsazioak, hirugarrena kadentzia, laugarrena abiadura, bosgarrena altuera (kasu honetan belodromo baten barruan gaudenez beti izango da 0m) eta tenperatura 6 datua. 

Ihesaldia



           Grafiko honetan ikus daitekeen bezala, tropeletik ihes egiteko potentzia oso altu bat sortzea beharrezkoa da eta helburua tropeletik ihes egitea denez potentzia ahalik eta altuena mantentzea beharrezkoa da tropelari distantzia ateratzeko. Ihesaldi honen helburua itzuli bat irabaztea zen eta txirrindulari honen estrategia erasoa sprinerako oraindik asko falta zela aprobetxatuz pelotoiari distantzia handia ateratzea zen, ahal balitz itzulia irabazi ahal izateko sprina baino lehen eta bestela 1 sprina irabazteko aukerak izateko. Horregatik, ikus daiteke grafikoaren amaiera berriz ere markatua dagoela, izan ere, ez zuen lortu itzulia irabaztea, baina bai sprinean sartzea.  Bestalde, ikus daiteke nola hasieran kadentzia altuago bat eramaten duen distantzia handitzeko, baina gero erritmo hori ez du mantentzen  bere indarrak erregulatzen baitoa eta pixka bat lasaiago doa. 

         Lehenago aipatu bezala, grafikoaren goialdean ezkerraldean ikus daiteke nola ihesaldiak 2:48 iraun zuen eta 518,9wko bataz bestekoa sortu zuen. 182ko bihotz maiztasuna eta 109,4ko kadentzia izan ziren bataz bestekoak.


 Ihesaldia segundoz segundo

             
      Hemen aurreko grafikoa ikus daiteke berriz ere, baino 0.5 segundoro zenbateko datuak atera dituen ikusiz. Adibide modura, tropeletik ihes egiteko 1015wko piko maximoa sortu behar izan zuen eta abiadura hartzen joan zen heinean 126ko kadentzia maximoa lortu zuen. Ihesaldia sprina amaitzean bukatu zen, izan ere, tropelak sprinerako abiadura igo zuenean ihesaldia ezerezean utzi baitzuen. 
  
1 sprina



        
            1 sprina ihesaldiaren barruan sartu zenez ez zen ia erritmo aldaketarik eman eta ikus daiteke nola potentzia edota kadentziaren kurbak ez diren oso handiak. Sprinak 19.5 segundo iraun zuen 473wko bataz bestekoa eman zen 182.7ko bihotz maiztasuna eta 109,5eko kadentzia sortu zuen. 

1 sprina segundoz segundo

            Datuak banan -  banan aztertzerakoan ikus daiteke lortutako balio maximoak honako hauek izan zirela:  596w 185eko bihotz maiztasuna eta 113ko kadentzia. 

2 sprina


       Lehenengo sprinetik bigarren sprinerako tartean txirrindulariak ihesaldiko gainesfortzua errekuperatzeko asmotan tropelaren atzealdean kokatu zen izan ere gurpilean joatean sortutako potentzia askoz ere baxuagoa da, hortaz, gutxiago nekatzen da eta esfortzutik errekuperatzeko aukera handiagoak izango ditu. Hori dela eta, pultsazioak jaisteko aukera izan zuen eta bigarren sprin honetan tropelean sprintatu gabe geratzea erabaki zuen. Honen ondorioz, sprinak 32 segundo iraun zuen eta  bataz bestekoak honako datu hauek eman zituen. 470w, 174,4ko bihotz maiztasuna eta 123ko kadentzia.
        Aipatu bezala, txirrindulariak errekuperatzeko baliatu zuenez sprin arteko tartea garbi ikusten da bihotz maiztasuna jaisteko gaitasuna izan duela eta hau forma egoki baten ondorio da.

 2 sprina segundoz segundo


        Datuak banan -  banan aztertzerakoan ikus daiteke lortutako balio maximoak honako hauek izan zirela: 750w,  179ko bihotz maiztasuna eta 127ko kadentzia.

3 sprina

 
Aurreko sprineko taktika berberari jarraituz errekuperatzeko asmo horretan hemen ere ez da sprina lehiatzera sartzen eta datu hauek atera daitezke. Sprinak 22.5 segundo irauten du eta hauek dira bataz bestekoak: 560w, 171.2ko bihotz maiztasuna eta 129,8ko kadentzia. 

3 sprina segundoz segundo


Datuak banan -  banan aztertzerakoan ikus daiteke lortutako balio maximoak honako hauek izan zirela: 727w,  179ko bihotz maiztasuna eta 134ko kadentzia.

4 sprina

 
      4 sprin honetan ere estrategia berbera mantentzen du eta tropelaren atzealdean dago kokatua txirrindularia sprina lehiatu gabe eta datu hauek lortzen ditu. Sprinak 24.5 segundo irauten ditu eta honako bataz besteko hauek lortzen ditu: 445w, 172,4ko bihotz maiztasuna eta 120,2ko kadentzia. 
 

          4 sprina segundoz segundo


            Datuak banan -  banan aztertzerakoan ikus daiteke lortutako balio maximoak honako hauek izan zirela: 733w,  178ko bihotz maiztasuna eta 127ko kadentzia.

               2 ihesaldia

              Lasterketak aurrera egin duela ikusita eta jendearen nekea pixkanaka agerian dagoela aprobetxatuz hasierako ihesaldiaren esfortzuak ondo errekuperatu duela ikusita berriz ere aurrera egitera erabakitzen du. Gainera, lehenengo sprinean puntu bakar bat lortu zuenez eta beste 3etan sartu ez zenez lasterketaren une honetan txirrindularia ez zegoen finalerako sailkatua aurkitzen; beraz, finalean sartzeko puntuatzea beharrezkoa zuen eta ihesari ekitea erabakitzen du. Ihesaldiak kasualitatez lehenengo ihesaldiaren denbora berbera irauten du, hau da, 2:48 eta honako hauek dira bataz bestekoak: 488w, 184,6ko bihotz maiztasuna eta 104,5eko kadentzia.

               Hemen ere ikus genezake nola grafikoaren amaiera markaturik dagoen eta hau 5 sprina da. 
  
             5 sprina
            Txirrindularia ihesaldian dagoenez, sprintatzeko erritmoa aldatzen badu ere, ez du sprin handi bat egiten bakarrik aurkitzen baita. Hala ere, sprinak 23.5 segundo irauten du eta bataz besteko hauek lortzen ditu: 457w, 181,5eko bihotz maiztasuna eta 100eko kadentzia.

          5 sprina segundoz segundo

              Datuak banan - banan aztertzerakoan ikus daiteke lortutako balio maximoak honako hauek izan direla: 759w, 183ko bihotz maiztasuna eta 109ko kadentzia.

               6 sprina

 

           
         Amaitzeko 5 eta 6 sprinaren tarteko unean gure txirrindulariak tropelari itzuli bat irabazteko aukera izan zuen eta ondorioz, matematikoki finalerako sailkatua aurkitzen zen. Hori dela eta azken sprinean tropelaren atzealdean geratzea erabakitzen du lehiatzera sartu gabe. Hortaz, hemen ere datuak ez dira oso altuak. Azken sprin honek 22 segundo irauten du eta honako bataz besteko hauek lortzen ditu: 428w, 166ko bihotz maiztasuna eta 112.5eko kadentzia.

               6 sprina segundoz segundo

                  
             Datuak banan - banan aztertzerakoan ikus daiteke lortutako balio maximoak honako hauek izan zirela: 671w, 171ko bihotz maiztasuna eta 121eko kadentzia.


           Amaierako analisia


             


            Amaitzeko esan beharra dago txirrindulari hau oso forma onean iristen dela txapelketara, izan ere, bere estrategia ihesaldia lortzea zen eta lehenengo ihesaldian bere unbralaren gainetik badabil ere hori errekuperatzeko gai da eta sprinetan tropelaren abiadura igotzen bada ere tropelean erraztasun handiz mugitzeko gai da.  Bigarren ihesaldiari ekiten dionean bere pultsazio maximoak lortzen ditu, hortaz, ordura arte egindakoa jasangarria da berarentzat. Horrek bere estrategia aurrera eramateko aukera ematen dio eta helburu orokorra, finalean sartzea, alegia, lortzen du.










No hay comentarios:

Publicar un comentario